Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2020ko ekainaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
2136

EBAZPENA, 2020ko maiatzaren 18koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jakitera ematen baitira Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2018ko apirilaren 20ko Ebazpenaren arabera emandako dirulaguntza batzuk (ebazpen haren bidez, hirugarren sektorean energia eraginkortasunaren eta energia berriztagarrien erabileraren aldeko inbertsioak sustatzeko dirulaguntzen 2018. urteko deialdia argitaratzen da).

AURREKARIAK

1.– 2018ko maiatzaren 2ko EHAAn (83. zk.), Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2018ko apirilaren 20ko Ebazpena argitaratu zen, zeinaren bidez argitaratzen baita hirugarren sektorean energia eraginkortasunaren eta energia berriztagarrien erabileraren aldeko inbertsioak sustatzeko dirulaguntzen 2018. urteko deialdia.

2.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak dio EHAAn argitaratuko direla dirulaguntzei eta aldaketei buruzko ebazpenak, non beste era batera egiteko esaten ez duten laguntzak eta dirulaguntzak ezartzen dituzten arauek.

Goraxeago adierazitako guztiagatik eta Energiaren Euskal Erakundearen dirulaguntzei buruzko jardunak eskatzen duen publikotasun-printzipioa betetzeko xedez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Jakitera ematea, honekin batera doan eranskinean, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2018ko apirilaren 20ko Ebazpenaren arabera emandako dirulaguntza (ebazpen haren bidez, hirugarren sektorean energia eraginkortasunaren eta energia berriztagarrien erabileraren aldeko inbertsioak sustatzeko dirulaguntzen 2018ko deialdiaren onuradunen zerrenda argitaratzen da).

Bilbao, 2020ko maiatzaren 18a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala