Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2020ko ekainaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2131

541/2020 EBAZPENA, martxoaren 4koa, Donostialdeko Erakunde Sanitarioko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Alberto Hernández Fernández jauna Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako Zerbitzu sanitarioko buruaren kargutik kentzen den, berak hala eskatuta.

Donostialdeko Erakunde Sanitarioko zuzendari gerentearen maiatzaren 12ko 721/2017 Ebazpenaren bidez izendatu zuten Alberto Hernández Fernández jauna Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitarioko Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako Zerbitzu sanitarioko buru.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita. Zuzendaritza Nagusi honek,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Alberto Hernández Fernández jauna Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako Zerbitzu sanitarioko buruaren kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea emandako zerbitzuengatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2020ko otsailaren 24tik aurrera izan zituen ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendaritzari jakinaraztea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2020ko martxoaren 4a.

Donostialdeko ESIko zuzendari gerentea.
E (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).

Pertsonaleko zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala