Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2020ko ekainaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2128

47/2020 EBAZPENA, maiatzaren 10ekoa, Gorlizko Ospitaleko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Ander Legarra Marcaida jauna zeladoreen arduradun kargutik kendu egin den, Osakidetzako Gorlizko Ospitalean.

116/2018 Ebazpenaren bidez, Ander Legarra Marcaida jauna zeladoreen arduradun izendatu zuten Osakidetzako Gorlizko Ospitalean.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ander Legarra Marcaida jauna Osakidetzako Gorlizko Ospitaleko zeladoreen arduradun kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2020ko maiatzaren 10etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Gorliz, 2020ko maiatzaren 10a.

Gorlizko Ospitaleko zuzendari gerentea,

M.ª CARMEN RODRIGUEZ RODRIGUEZ.


Azterketa dokumentala