106. zk., 2020ko ekainaren 2a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (196 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2126
35/2020 EBAZPENA, martxoaren 1ekoa, Gorlizko Ospitaleko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Javier Moreno Martinez jauna Mantentze eta Instalazioetako ekipoburuaren kargutik kendu egin da, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitalean.
116/2017 Ebazpenaren bidez, Javier Moreno Martinez jauna Mantentze eta Instalazioetako ekipoburu izendatu zuten Osakidetzako Gorlizko Ospitalean.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Javier Moreno Martinez jauna Osakidetzako Gorlizko Ospitaleko Mantentze eta Instalazioetako ekipoburu kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2020ko martxoaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Gorliz, 2020ko martxoaren 1a.
Gorlizko Ospitaleko zuzendari gerentea,
M.ª CARMEN RODRÍGUEZ RODRÍGUEZ.