105. zk., 2020ko ekainaren 1a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (266 KB - 2 orri.)
- EPUB (260 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
2123
IRAGARKIA, Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiarena, jakinarazpenak jaso ez dituzten erreklamaziogileei buruzkoa.
Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiak hartutako erabakiak jaso ezin izan dituzten erreklamaziogileen zerrenda.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 112.1 eta 234.3 artikuluetan eta lege hori garatzeko Erregelamendu Orokorra onartzen duen maiatzaren 13ko 520/2005 Errege Dekretuaren 50.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita, zerrendan agertzen diren jakinarazpenak Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiko Idazkaritzan utziko dira gordailuan, hilabetez, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunak berak, edo haren ordezkariak –urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. artikuluan jasotako betekizunak betetzen dituela–, egintzaren kopia jasoko ahal izango du Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegiko Idazkaritzan, hartu-agiria izenpetu eta gero.
Aurreko paragrafoan zehaztatutako epea amaituta, ebazpenak jakinarazitakotzat joko dira, eta haien kopia bana epaitegi honetan gordailatuko da. Epea amaituta bertaratzen den interesdunari kopia hori emango zaio, baina hartu-agiria izenpetu gabe. Kopia emate horrek ez du inolako baliorik izango jakinarazpen-ondorioetarako edo epeak berriz irekitzeko, eta ez da beharrezkoa izango horren berri jasota uztea espedientean.
Jakinarazten diren ebazpenek amaiera ematen diote ekonomia-eta administrazio-bideari. Ondorioz, ebazpen horien aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute interesdunek, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.d) eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko dagokion Salan aurkeztu beharko dute errekurtsoa, bi hilabeteko epean, dagokion jakinarazpena hartu izanaren agiria jaso eta biharamunetik hasita edo, horren ezean, aipatutako hilabeteko epea amaitutakoan.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 22a.
Idazkaria,
OLATZ GARCÍA ETXEBARRIA.