Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2020ko ekainaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2120

EDIKTUA, hipoteka bat betearazteari buruz bideratutako 534/2019 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Hirugarren Sekzioa.

Errekurtsoa: hipoteka bat betearazteari buruzko apelazio-errekurtsoa, 534/2019 (2000ko PZL).

Errekurtsogilea: Kutxabank SA.

Abokatua: Josune Vivanco Tobias andrea.

Prokuradorea: Maria Pilar Aguirregomozcorta Echezarreta andrea.

Errekurritua: Carmelo Fernandez Etxanizen jaraunspen jasogabea eta/edo jaraunsle legalak eta ezezagunak.

Gaia: hipoteka-betearazpena.

Aipatutako errekurtsoan autoa eman da 2020-05-19an, eta ohartarazten zaizu epaiaren kontra ezin dela errekurtsorik aurkeztu.

Carmelo Fernandez Etxanizen jaraunspen jasogabea eta/edo jaraunsle legalak eta ezezagunak eta Maria Jose Mendez Rafaelen jaraunspen jasogabea eta/edo jaraunsle legalak eta ezezagunak demandatuen gaur egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Ediktu honek betetzen ditu Justizia Administrazioaren esparruan datu pertsonalak babesteko irizpideak, honako hauetan ezarritakoak: Botere Judizialaren Lege Organikoaren 236 bis artikulua eta hurrengoak, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteko arauak ezartzen dituena eta 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak babesteko Erregelamendu Orokorra) indargabetzen duena.

Bilbao, 2020ko maiatzaren 19a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala