Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2020ko ekainaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
HEZKUNTZA SAILA
2115

AGINDUA, 2020ko maiatzaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena eta Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Hezkuntza Saileko Kontratazio Mahaiko kideak.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren bidez, Eusko Jaurlaritzako sailetan berregituraketak egin ziren. Horren ondorioz, Hezkuntza Sailaren kontratazio-organoei laguntzen dieten kontratazio-mahaia edo -mahaiak berreratu behar dira, eta egun dauzkan eskumenen eremura egokitu.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Kontratazioaren araubidea ezartzeko uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuaren zazpigarren xedapen gehigarriaren arabera –2016ko urriaren 1etik indarrean–, Administrazio Publiko gisa aintzat hartutako Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeek sei hileko epea dute, berau indarrean sartzen denetik, kontratazio-mahaien egitura aipatutako dekretuaren 8. artikulura egokitzeko.

Haren arabera, Kontratazio Publikoko Aholku Batzordeak txostena egin ondoren, honako hau

XEDATZEN DUGU:

1. artikulua.– Hezkuntza Sailaren kontratazio-organoek kontratazio-mahai baten laguntza izango dute, prozedura irekietan, mugatuetan eta publikotasunez egindako prozedura negoziatuetan. Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Kontratazioaren araubideari buruzko uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuaren 9. artikuluko eginkizunak beteko ditu mahai horrek, eta honako kide hauek izango ditu:

a) Lehendakaritza: Saileko Kontratazioaren Arloko arduraduna. Postua hutsik egonez gero, titularra kanpoan edo gaixorik egonez gero edo legezko beste edozein gorabehera gertatuz gero, honako zerbitzu hauetako buruek ordezkatuko dute (berdin dio zeinek): Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketakoak, Obra, Instalazio eta Mantentzeetakoak eta/edo Informazio Sistemetakoak.

b) Mahaikideak:

– Kontratazioa eskatzen duen zuzendaritzaren ordezkari bat, zuzendaritza horretako titularrak proposatua eta kontratazio-organoak izendatua.

– Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren ordezkari bat, bulego horretako titularrak izendatua, zeinak kontratazio-organoaren ekonomia-eta aurrekontu-kontrola egingo baitu.

– Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzaren ordezkari bat, zuzendaritza horretako titularrak proposatua eta kontratazio-organoak izendatua, Informazio-sistemen eta telekomunikazioen arloko planifikazioa, antolamendua, eginkizunen banaketa eta gestio-modalitatea arautzeko otsailaren 18ko 35/1997 Dekretuan aurreikusitako kasuetan.

– Aukeran, eta kontratazio-organoaren eskariz, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren ordezkari bat, zuzendaritza horretako titularrak proposatua eta kontratazio-organoak izendatua.

c) Aholkularitza juridikoko idazkaritza-mahaikidetza: zuzenbidean lizentziaduna den teknikari bat, Hezkuntza Saileko Kontratazio Arloari atxikia; mahaiko aholkularitza juridikoko eta idazkaritzako lanak egingo ditu, eta hitza eta botoa izango ditu.

2. artikulua.– Kideak eta haien identifikazioa kontratu bakoitzaren administrazio-baldintza partikularren orrietan sartuko dira, eta dagokion kontratazio-organoaren kontratatzaile-profilean argitaratuko.

3. artikulua.– Aurreko xedapenen arabera eratutako kontratazio-mahaiak eskumena izango du, halaber, esleipen-prozeduretan esku hartzeko, baldin eta, kide anitzeko organo horien esku-hartzea derrigorrezkoa ez izanik ere, horrela erabakiko balu dagokion kontratazio-organoak.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe geratzen da Hezkuntzako sailburuaren eta Ekonomiako sailburuaren 2017ko ekainaren 7ko Agindua, zeinaren bidez izendatu baitziren Hezkuntza Saileko kontratazio-mahaiko kideak.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 22a.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala