Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2020ko ekainaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2111

EBAZPENA, 2020ko maiatzaren 20koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez deklaratzen baita «Vitoria-Gasteizko tranbia Unibertsitatera luzatzeko eraikuntza-proiektuak» hasiera batean ukitutako finken jaregitea eta espedientean 4. eta 5. zenbakiekin identifikatutako finken jaregite partziala.

Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2017ko apirilaren 4ko Ebazpenaren bidez, «Vitoria-Gasteizko tranbia Unibertsitatera luzatzeko eraikuntza-proiektua» onetsi zen.

Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2017ko apirilaren 24ko Ebazpenaren bidez, aipatutako proiektua gauzatzeko beharrezkoak ziren ondasun eta eskubideak nahitaez desjabetzeko prozedura hastea erabaki zen.

Halaber, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea erabaki zen, eta 2017ko irailaren 15ean behin betiko onartu zen, aurkeztutako alegazioak ebatzi ondoren.

Ebazpen berean, okupazioaren aurreko aktak egiteko deialdia egin zen, eta ekintza Vitoria-Gasteizko udaletxean 2017 urriaren 18an eta 19an izan zen.

Gaur egun, egiaztatu da ez dela beharrezkoa hasiera batean ukitutako finken afekzioa (espedientearen 4. eta 5. finkak izan ezik), fatxadako euskarrien aurreikusitako afekzioaren ordez, jabari publikoaren gainean kokatutako katenariako makuluak eta zutoinak jarri baitira.

Horren ondorioz, hasiera batean ukitutako finkak desafektatu egiten dira, ondoren adierazten direnak:

(Ikus .PDF)

Bestalde, eta proiektuaren aldaketaren ondorioz, espedientearen 4. eta 5. finken desafektazio partziala gertatu da.

4. finkari dagokionez, afekzioa murriztu egin da; hasiera batean, proiektua bi bidetarako planifikatu zen, eta bide bakarrera aldatu da, han dauden lorategietan dagoen desbideratzeraino.

5. finkari dagokionez, zati bati eragin behar zaio, udal-araudiak eskatutako irisgarritasun-arrazoiengatik. Hala ere, ez da beharrezkoa aurreikusitako desjabetzea agortzea, eta eragina murriztu daiteke.

2017ko urriaren 18an eta 19an egindako okupazioaren aurreko aktetan jasotako espedientearen 4. eta 5. finken aurreikusitako eraginak honako hauek ziren:

(Ikus .PDF)

Planteatutako aldaketaren ondorioz, finka horien gaineko behin betiko afekzioak honela zehaztuko dira aurrerantzean:

(Ikus .PDF)

Aurreko guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hasiera batean desjabetze-espedientean ukitutako 1etik 3ra eta 6tik 30era finken jaregitea deklaratzea.

Bigarrena.– Espedientean 4. eta 5. zenbakiekin identifikatutako finken jaregite partziala deklaratzea. Hori guztia, ebazpen honetan ematen den informazioaren arabera.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.

Ebazpen honek amaitutzat jotzen du administrazio-bidea. Haren aurka, berraztertzeko aukerako errekurtsoa aurkez dakioke organo honi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112, 114, 123 y 124 artikuluetan xedatutakoarekin bat eginez, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 20a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MIKEL GURUTZEAGA ZUBILLAGA.


Azterketa dokumentala