104. zk., 2020ko maiatzaren 29a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (228 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
2105
IRAGARKIA, 2020ko maiatzaren 26koa, Arabako Laneko Ikuskaritzako buruarena, zeinaren bidez jakinarazten baita arau-hauste aktan jasotako lan arloko arau-hausteengatiko zehapen-prozeduraren hasiera edo Gizarte Segurantzako kuotak likidatzeko proposamena.
Ezinezkoa izan da egintza hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Interesdunei jakinarazten zaie ezen, egintzaren eduki osoa ezagutzeko, Arabako Laneko Ikuskaritzan agertu beharko dutela (Alaba Jeneralaren kalea 10, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz), 9:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, gehienez ere 20 egun naturaleko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 46. artikuluan.
Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 26a.
Arabako Laneko Ikuskaritzako burua,
SONIA HOLGADO ARÍN.