Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2020ko maiatzaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
2104

IRAGARKIA, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpenak jakinarazteko dena. Ebazpen horien bidez, hainbat pertsonek bidegabe jaso dituzten ordainsariak itzultzeko prozedurari hasiera eman zaiola jakinarazten da.

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Emandako ebazpenaren aurka ez dago errekurtsorik jartzerik, prozedurari hasiera emateko izapide-egintza hutsa baita; dena den, interesdunek 10 eguneko epea izango dute, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, alegazioak egiteko eta egokitzat jotzen dituzten agiriak aurkezteko.

Aipatutako ebazpenaren testu osoa eskuragarri dago Hezkuntza Sailaren Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 21a.

Langileak Kudeatzeko zuzendaria,

JON KARLOS AGUIRRE HUERGA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala