104. zk., 2020ko maiatzaren 29a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (216 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2101
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita zehapen-espediente bat hasi dela Euskal Autonomia Erkidegoko Industriari buruzko azaroaren 12ko 8/2004 Legearen prozedura batean.
Ezinezkoa izan da hasteko erabaki horren jakinarazpen pertsonala egitea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Hamabost egun balioduneko epea dago egoki ikusten diren alegazioak, agiriak eta informazioa aurkezteko, frogaldia eskatzeko eta egoki ikusten diren froga-bitartekoak proposatzeko. Epe horretan, espedientea aztertu ahal izango da Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, 01008 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatzen den interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 19a.
Arabako lurralde-ordezkaria,
JESÚS PASCUAL LORENTE.