Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2020ko maiatzaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
2097

AGINDUA, 2020ko maiatzaren 27koa, Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez zehazten baitira Eusko Legebiltzarrerako 2020ko Hauteskundeetako gastuak mugatzeko ezarritako zenbatekoak.

Maiatzaren 18ko 11/2020 Dekretuaren bidez (maiatzaren 19ko EHAA, 94. zk.), 2020ko apirilaren 5ean Euskal Autonomia Erkidegoan hauteskundeak egiteko deia egin zen.

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 147. artikuluak ezartzen ditu alderdi, federazio, koalizio eta hautesle-elkarteen hauteskunde-gastuen muga zehazteko arauak, horiek aurkezten diren hauteskunde-barrutietako legezko biztanleria kontuan hartuta.

Hauteskunde-gastuen muga kalkulatzeko, aintzat hartuko da 2019ko urtarrilaren 1ean lurralde historiko bakoitzeko legezko biztanleriari zegokion biztanle-kopurua, hala ezartzen baitu abenduaren 20ko 743/2019 Errege Dekretuak, udal-erroldaren berrikuspenak ematen dituen biztanle-zifrak ofizialtzat jotzen dituenak.

Era berean, deialdia egin ondoren, legean jasotako zenbatekoen eguneratzeak ezartzen duena ere kontuan hartu behar da. Eguneratze hori Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren 2020ko maiatzaren 21eko Aginduaren bidez egin da; horren bigarren atalak eguneratzen baititu Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legea bosgarrenez aldatzen duen abenduaren 23ko 11/2015 Legeak (2016ko urtarrilaren 7ko EHAA, 3. zk.) ekainaren 15eko 5/1990 Legeari emandako idazketan jasota dauden zenbatekoak.

Hori guztia horrela izanik, hauteskunde-zerrenden hauteskunde-gastuak mugatzeko zenbatekoak zehazten dira.

Horrenbestez, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Arabako hauteskunde-barrutirako, hauteskunde-gastuen muga hau izango da: hirurehun eta berrogeita hamasei mila seiehun eta laurogeita hiru euro hogeita bat zentimo (356.683,21).

Bigarrena.– Bizkaiko hauteskunde-barrutirako, hauteskunde-gastuen muga hau izango da: zazpiehun eta hamasei mila zazpiehun eta hogei euro eta zentimo bat (716.720,01).

Hirugarrena.– Gipuzkoako hauteskunde-barrutirako, hauteskunde-gastuen muga hau izango da: bostehun eta hogeita zortzi mila bostehun eta hirurogeita hemeretzi euro eta hogei zentimo (528.579,20).

Laugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hauteskunde-barrutietan aurkezten diren alderdi, federazio, koalizio edo hautesle-elkarteei dagokienez, hauteskunde-gastuen muga hau izango da: milioi bat seiehun eta bat mila bederatziehun eta laurogeita bi euro eta berrogeita bi zentimo (1.601.982,42).

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 27a.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.


Azterketa dokumentala