Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2020ko maiatzaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2089

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 30ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, 2014ko irailaren 23ko 179/2014 dekretuaren babesean 2019ko ekitaldian eskatutako laguntzak eman eta ukatzekoa. Dekretu horren bidez, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak arautzen dira, «Lehiatu Sustapena programa».

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko ekainaren 28ko Aginduaren babesean dirulaguntzak jasotzeko hainbat eskabide aurkeztu dira. Agindu horren bidez, 2014ko irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren babesean 2019ko ekitaldian eskatutako nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak arautzen dira, «Lehiatu Sustapena Programa». Aurkeztutako eskabideen zerrendak ebazpen honetako I. eta II. eranskinetan daude, bai eta eskabideekin batera aurkeztutako agiriak ere. Aipaturiko eranskin horietan, eskabide bakoitzari dagokion espediente-zenbakia azaltzen da.

2014ko irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren hamabigarren artikuluan ezarritakoaz sorturiko Balorazio Batzordeak, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak 2008ko abenduaren 12an egindako Ebazpenaren bidez izendatu zenak, ebazpen-proposamena egin du.

Balorazio Batzordeak, bere ebazpen-proposamena egiteko, kontuan hartu ditu Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak 2019ko ekainaren 28ko Aginduaren bidez ezarri zituen balorazioa eta hautaketa egiteko irizpide objektiboak.

Aurreko guztia kontuan hartuta, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honetako I. eranskineko zerrendan azaltzen diren eskatzaileei minimis laguntzak ematea Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko ekainaren 28ko Aginduan jasotako nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuentzat. Aipatutako eranskinean zehaztuta daude dirulaguntza jaso dezaketen inbertsio edo gastuen zenbatekoak eta zuzeneko laguntza moduan emandako laguntzen zenbatekoak. Dirulaguntza 440.638,14 eurokoa da guztira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatuko da.

Sustapen-gastua gauzatzeko epea 2019 aurrekontu-ekitaldia izango da. Dirulaguntza enpresak eginiko sustapen-ekintzak eta irailaren 23ko 179/2014 Dekretuak ezarritakoaren arabera ordainduko da.

Sustapen-gastua ezarririko epearen barruan gauzatzen ez bada, edo epe horretan gastua egin dela egiaztatzen duten agiriak aurkezten ez badira, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdutzat emango da eta, hala badagokio, irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren hogeita hirugarren artikuluan aurreikusitako itzultze-prozedurari ekingo zaio.

Bigarrena.– Ebazpen honetako II. eranskineko zerrendan azaltzen diren eskatzaileei dirulaguntzarik ez ematea Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko ekainaren 28ko Aginduan jasotako nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuentzat.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio-bidea amaitzen, interesdunak gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 121. eta 122. artiluluetan zehaztutakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 30a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

PELI MANTEROLA ARTETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala