Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2020ko maiatzaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2087

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 30ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, 2019ko azaroaren 6ko Aginduaren babesean, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarenean, 2019ko ekitaldian eskatutako laguntzak eman eta ukatzekoa. Agindu horren bidez, enpresa ardogileen kanpo-sustapenerako 2019ko ekitaldirako laguntza-deialdia egiten da, merkataritza-misio alderantzikoentzako dirulaguntzen bitartez, «Lehiatu Ardoa Programa».

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko azaroaren 6ko Aginduaren babesean dirulaguntzak jasotzeko hainbat eskabide aurkeztu dira. Agindu horren bidez, enpresa ardogileen kanpo-sustapenerako 2019ko ekitaldirako laguntza-deialdia egiten da, merkataritza-misio alderantzizkoentzako dirulaguntzen bitartez, «Lehiatu Ardoa Programa». Aurkeztutako eskabideen zerrendak ebazpen honetako I. eta II. eranskinetan daude, bai eta eskabideekin batera aurkeztutako agiriak ere. Aipaturiko eranskin horietan, eskabide bakoitzari dagokion espediente-zenbakia azaltzen da.

2019ko azaroaren 29ko Ebazpenak, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarenak, izendatutako Balorazio Batzordeak, deialdi-aginduaren hamaikagarren puntuak ezarritakoaren arabera sorturikoak, ebazpen-proposamena egin du.

Balorazio Batzordeak, bere ebazpen-proposamena egiteko, kontuan hartu ditu Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak 2019ko azaroaren 6ko Aginduaren bidez ezarri zituen balorazioa eta hautaketa egiteko irizpide objektiboak.

Aurreko guztia kontuan hartuta, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskineko zerrendan azaltzen diren eskatzaileei minimis dirulaguntzak ematea Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko azaroaren 6ko Aginduan jasotako enpresa ardogileen kanpo-sustapenerako, merkataritza-misio alderantzizkoentzako dirulaguntzen bitartez. Aipatutako eranskinean zehaztuta daude dirulaguntza jaso dezaketen gastuen zenbatekoak eta zuzeneko laguntza moduan emandako laguntzen zenbatekoak. Dirulaguntza 4.285,24 eurokoa da guztira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatuko da.

Gastua gauzatzeko epea 2019ko aurrekontu-ekitaldia izango da. Dirulaguntza enpresak aurkeztutako sustapen-ekintzen eta 2019ko azaroaren 6ko Aginduak ezarritakoaren arabera ordainduko da.

Sustapen-gastua ezarririko epearen barruan gauzatzen ez bada edo epe horretan sustapen-gastua egin dela egiaztatzen duten agiriak aurkezten ez badira, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdutzat emango da eta, hala badagokio, deialdi-aginduaren hamabosgarren puntuan aurreikusitako itzultze-prozedurari ekingo zaio.

Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskineko zerrendan azaltzen diren eskatzaileei dirulaguntzarik ez ematea Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko azaroaren 6ko Aginduan jasotako kanpo-sustapenerako, merkataritza-misio alderantzizkoentzako dirulaguntzen bitartez.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio-bidea amaitzen, interesdunak gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 121. eta 122. artiluluetan zehaztutakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 30a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

PELI MANTEROLA ARTETA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala