97. zk., 2020ko maiatzaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (228 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2033
IRAGARKIA, 2020ko maiatzaren 18koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jakinarazten baita lan-arloko arau-hauste baten ondoriozko zehapen-ebazpena.
2020ko martxoaren 9an, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak ebazpena eman du S-2/2019 zehapen-prozeduran. Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren I202019000029591 zenbakiko aktaren bidez hasi zen prozedura hori, Lan-arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 14.1 artikuluan aurreikusitako arau-hauste bat dela eta (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen delako testu bategina).
Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, edo, bestela, zuzenean demanda aurkeztu ahal izango da, dagokion lan-arloko epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Xede horrekin, interesdunari jakinarazten zaio eskuragarri duela espedientearen gaineko ebazpenaren testu osoa, Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (José Atxotegi 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunak jakin dezan eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 18a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.