Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2020ko maiatzaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2031

EDIKTUA, 915/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Demandatzailearen prokuradorea: Juan Usatorre Iglesias.

Judizio horretan epaia eman da 2020-05-13an. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari.

Servicios de Higiene y Distribución del Norte SLU demandatuaren gaur egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).

Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean, oso-osorik haren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 18a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala