97. zk., 2020ko maiatzaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (187 KB - 1 orri.)
- EPUB (189 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 9 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2029
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 111/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 111/2018 prozedura arrunta.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Lorena Elosegui Ibarnavarro eta Lorena Elosegui Ibarnavarro.
Judizio horretan, epaia eman zen 2020-04-15ean, eta, horrela, amaiera eman zitzaion prozesuari.
Auzi-ihesean den Akaborarte S.L. demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake interesdunak, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Ebazpen hau aurkaratzeko aipatu den epea beste hogei egun baliodun luzatuko da; izan ere, kasu honetan aplikatzekoa da Justizia Administrazioaren esparruan COVID-19ari aurre egiteko prozesu- eta antolaketa-neurriei buruzko apirilaren 28ko 16/2020 Errege Lege Dekretuaren 2. artikuluaren 2. apartatuan aurreikusitakoa.
COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz, ebazpen honetan ezarritako epeak etenda daude, auzia ez baita urgentea.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Bilbao, 2020ko maiatzaren 14a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.