97. zk., 2020ko maiatzaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (197 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SEGURTASUN SAILA
2028
EBAZPENA, 2020ko maiatzaren 19koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena, zeinaren bidez Lurralde Historikoetako Hauteskunde-Batzordeetako Administrazioaren ordezkariak izendatzen baitira 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako.
Segurtasuneko sailburuaren 2013ko urtarrilaren 18ko Aginduaren bidez eman zaidan izendapenaren arabera, Autonomia Erkidegoko Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordean duen ordezkari moduan (otsailaren 5eko EHAA, 25. zk.), eta Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 24.1 artikuluan aurreikusitakoaren babesean, honako hau
EBAZTEN DUT:
1.– Honako pertsona hauek izendatzea lurralde historikoetako hauteskunde-batzordeetan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari:
– Arrate Jauregui Angulo andrea, Arabako Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordean.
– José Ignacio Lazcano Díez jauna, Bizkaiko Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordean.
– Olga Fernandino Urrutikoetxea andrea, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordean.
2.– Lurralde historikoetako Hauteskunde-Batzordeetan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkarien ordezko izendatzea Reinaldo Jaio Ugalde jauna, Virginia Barinaga Fernández anderea eta Noemí Angulo Garzaro anderea.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 19a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde-Batzordean Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkaria,
EUGENIO ARTETXE PALOMAR.