96. zk., 2020ko maiatzaren 21a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2014
EDIKTUA, 1063/2019 exequatur-prozeduraren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 1063/2019 exequatur-prozedura.
Demandatzailea: Katty Natividad Valentín Castro.
Demandatua: Anthony Rubio Morillo.
Gaia: exequatur-prozedura.
Judizio horretan, ebazpen hau eman da:
182/2020 autoa, Katty Natividad Valentín Castro demandatzailearen eta Anthony Rubio Morillo demandatuaren arteko 1063/2019 exequatur-prozeduran emandakoa. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da.
Anthony Rubio Morillo demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizitokia ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera.
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 egun balioduneko epean.
Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 10a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.