Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2020ko maiatzaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1987

57/2020 DEKRETUA, maiatzaren 12koa, zeinaren bidez bigarren aldiz aldatzen baita Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Dekretua.

2018ko uztailaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (129.zk.), Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legea argitaratu zen. Xedapenaren helburuetako bat 1. artikuluan aipatzen da: «Euskal Autonomia Erkidegoaren Portuko Administrazioaren egitura eta funtzionamendua ezartzea eta Euskadiko Kirol Portuak zuzenbide pribatuko erakunde publikoa sortzea. Erakunde horren ardura izango da Euskadiko itsas-aisialdiko erabilerako portu-azpiegiturak eta horiekin lotutako erabilera-guneak kudeatzea, bai Jaurlaritzak esleitzen dizkionak, bai kontzesionario gisa hartutako kudeaketak, eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Portuko Administrazioaren parte ere izango da».

Helburu hori 23. artikuluan gauzatzen da, hor Euskadiko Kirol Portuak nortasun juridiko propioa duen zuzenbide pribatuko erakunde publikoa sortzen baita; bere helburuak betetzeko jarduteko gaitasun osoa du eta portuen arloan eskuduna den Jaurlaritzako Sailari atxikita dago. Egitura berri hori abiatzeko, egokitzapenak egin behar dira portuen arloan eskumena duen Sailaren egitura organikoan. Legeak berak aurreratu zuen egokitzapen hori nola egin. Bigarren xedapen iragankorraren 2. apartatuak honako hau xedatzen du: «Gobernu Kontseiluak, dekretu bidez, komenigarriak diren aldaketak onartuko ditu Administrazio Orokorreko sailen egitura organikoetan, lege honek eta legea garatzen duten arauek Euskadiko Kirol Portuak erakunde publikoari esleitzen dizkioten helburuak betetzeko beharrezkoak diren giza baliabideak eskuratzeko bidean». Kasu honetan, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailean du eragina, berak dauka-eta portuen eskumena, hala xedatuta baitago Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 7.1.v) artikuluan (24/2016 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena, eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena; 2016ko azaroaren 28ko EHAA, 226. zk.). Sailaren egitura egokitzeko, dekretu hau landu da, non sartuta baitago, baita ere, Basque Research and Technology Alliance euskal partzuergo zientifiko-teknologikoa, sektore publikoko partzuergo gisa. Partzuergo hura sortu zen, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak (Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren bidez), SPRI zuzenbide pribatuko ente publikoak eta zenbait zentro teknologikok elkarrekin sinatutako lankidetza-hitzarmen baten bidez. Hitzarmen hori Eusko Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren urtarrilaren 24ko 1/2019 Ebazpenaren bidez eman zen argitara, 2019ko otsailaren 6ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 26. zenbakian. Horrez gain, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren uztailaren 29ko 56/2019 Ebazpenaren bidez xedatu da Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek sinatutako eranskinak argitaratzea, honako lankidetza-hitzarmen honi atxikitzeko: Basque Research and Technology Aliance – Euskal Partzuergo Zientifiko-teknologikoa sortzeko lankidetza-hitzarmena.

Ondorioz, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren proposamenez, Lehendakariak onartuta eta Gobernu Kontseiluak 2020ko maiatzaren 12an egindako bilkuran gaia aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 2. artikuluaren C) letraren 1. paragrafoaren 1.4 apartatua gehitzen da, honela dioena:

«1.4.– Euskadiko Kirol Portuak »

Bigarren artikulua.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 2. artikuluaren C) letraren 2. paragrafoaren 2.4 apartatua aldatzen da, eta honela geratzen da:

«2.4.– Euskadiko Kirol Portua SA, desagerbidean dagoena».

Hirugarren artikulua.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 2. artikuluaren C) letraren 2. paragrafoaren 2.5 apartatua aldatzen da, eta honela geratzen da:

«2.5.– Zumaiako Kirol Portua SA, desagerbidean dagoena».

Laugarren artikulua.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 2. artikuluaren C) letraren 4. paragrafoa gehitzen da, honela dioena:

«4.– Sektore Publikoko Partzuergoak».

Bosgarren artikulua.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 2. artikuluaren C) letraren 4. paragrafoaren 4.1 apartatua gehitzen da, honela dioena:

«4.1.– Basque Research and Technology Alliance Euskal Partzuergo Zientifiko-Teknologikoa».

Seigarren artikulua.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 2. artikuluaren D) letraren 20. apartatua ezabatzen da.

Zazpigarren artikulua.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 8. artikuluaren 3. paragrafoa gehitzen da, honela dioena:

«3.– Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordetzak baliatuko ditu Basque Research and Technology Aliance – Euskal Partzuergo Zientifiko-teknologikoa zuzenbide publikoko erakundea Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikitzearen ondoriozko eskumenak.»

Zortzigarren artikulua.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 20. artikuluaren 2. paragrafoari h), i) eta j) apartatuak gehitzen zaizkio, eta honela idatzita geratzen da:

«h) Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumena den portuetako jabari publikoa planifikatzea, eraikitzea, kudeatzea, ustiatzea, sustatzea, garatzea eta programatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko garapen iraunkorreko eta gizarte- eta ekonomia-kohesioaren eskakizunekin bat etorriz.

i) Portu bakoitzaren edo bere zabalpenaren kudeaketa-modalitatea zehaztea.

j) Portu-antolamenduaren plan bereziak onartzea.»

Bederatzigarren artikulua.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 20. artikuluaren 3. paragrafoa aldatzen da, eta honela idatzita geratzen da:

«Honako hauek sailari atxikitzearen ondoriozko eskumenak baliatuko ditu Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetzak: Euskal Trenbide Sarea / Red Ferroviaria Vasca, Euskadiko Kirol Portuak, eta sozietate publiko hauek: Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos SA, Euskotren Participaciones SA, Euskadiko Kirol Portua SA eta Zumaiako Kirol Portua SA, biak desagerbidean.»

Hamargarren artikulua.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 23. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geratzen da:

«Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzari dagokio, zuzenean eta hierarkian Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetzaren mende, Euskal Autonomia Erkidegoko portu-politika garatu eta betearaztea, bai eta autonomia-erkidegoaren titulartasuneko portu-sistema koordinatu eta kontrolatzea ere. Horretarako, eginkizun hauek izango ditu:

Portu-agintaritzari dagozkion eginkizunak, Portuko lanei buruzko Araudia onartzen duen urriaren 21eko 236/1986 Dekretuarekin bat etorriz.

Portuetako jabari publikoa planifikatzea, honako hauek idatziz eta proposatuz: Portuetako Lurralde Plan Sektoriala, plan bereziak eta portuetako jabari publikoa erabiltzeko planak.

Autonomia-erkidegoaren titulartasuneko portu-azpiegituretan egindako inbertsioak eta mantentze-lanak planifikatzea eta programatzea, bai eta portu-azpiegitura berriak planifikatu eta garatzea ere.

Portu bakoitzaren zerbitzu- eta polizia-erregelamenduak prestatzea eta araudi hori betetzen dela egiaztatzea, eraginpean dauden administrazio eskudunekin koordinatuta.

a) Portu arloko jarduerak planifikatzea.

b) Portuetako jabari publikoa kudeatzea, eraikitzea, ustiatzea, kontserbatzea, babestea, defendatzea eta bertan diziplina ezartzea.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko portuetan emakidak eta baimenak eman, aldatu eta azkentzea.

d) Portu berriak eta portuetako azpiegiturak eta ekipamenduak eraikitzeko edo handitzeko proiektuak onartzea.

e) Kirol-zerbitzuak ematea.

f) Portuko espazioen eta erabileren mugaketa, portu bakoitzaren zerbitzu- eta polizia-erregelamenduak eta portuen hondakin-planak onartzea.

g) Portuetako zerbitzuak, eragiketak, lanak eta jarduerak ikuskatzeko eta kontrolatzeko ahala izatea, zernahi delarik ere portuko espazioaren erabileraren erregimena edo modua.

h) Zehatzeko ahala egikaritzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 71. artikuluarekin bat etorriz.

i) Portuei zuzenean eragiten dien hirigintza-plangintzako tresna onartzeari edo berritzeari buruzko nahitaezko txosten arrazoitua ematea. Txostenean soilik balioetsiko dira portua ustiatzeko eskumenei eragiten dieten zehaztapenak, eta txostena aldekotzat joko da bi hilabeteko epean eman eta jakinarazten ez bada.

j) Barruko larrialdietako planak, portuen istripuzko itsas kutsadurari aurre egiteko kontingentzia-planak eta portu-instalazioak babesteko planak onartzea.

Itsasoko, ibaiko eta barrualde ur nabigagarrietako garraioaren arloan Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion eskumenak baliatzea.

Portu-garraioaren azpiegituraren arloan ikerketa eta garapen teknologikoa sustatzea.

Desjabetzeko ahalmena baliatzea, zuzendaritzari dagozkion jardunak gauzatzeko, ezertan eragotzi gabe Gobernu Kontseiluaren eskumenak.

k) Itsas garraioak Sare Intermodalen Sistemetan eta Garraioaren Gida Planean izan behar duen parte-hartzeari buruzko proposamena egitea.

l) Beste organo batzuei berariaz esleitu ez zitzaizkien gainerakoak.

2.– Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak bere gain hartuko du Euskadiko Kirol Portua SA eta Zumaiako Kirol Portua SA sozietate publikoen (biak desagerbidean) eta Euskadiko Kirol Portuak sozietatearen administrazio-tutoretza, betiere Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetzaren zuzendaritzapean eta haren jarraibideekin bat etorriz.

3.– Itsas Administrazioko Eskolak, Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzari atxikita, azaroaren 5eko 616/1991 Dekretuak ematen dizkion egitekoak garatuko ditu.»

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Baimena ematen zaio Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak har ditzan.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Dekretu hau 2020ko ekainaren 1ean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko maiatzaren 12an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala