88. zk., 2020ko maiatzaren 12a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (212 KB - 1 orri.)
- EPUB (188 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1966
IRAGARKIA, 90/2020 administrazioarekiko auzi-errekurtsoko (jurisdikzio-babesa) interesa izan dezaketenak epatzeko dena.
SATSE sindikatuak administrazioarekiko auzi-errekurtso bat aurkeztu du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. zenbakiko Epaitegiko Administrazioarekiko Auzien ZULUPean, zehazki, 90/2020 prozedura laburtuaren izapideen bidez bideratzen ari den auzi-errekurtso bat, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak SATSE erizainen sindikatuari eta haren afiliatuei askatasun sindikalari dagozkien eskubideak urratu izanaren aurka, Espainiako Konstituzioaren 28. artikuluak bermatzen eta Askatasun Sindikalaren Lege Organikoak garatzen dituen eskubideak badira ere.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 49 29/1998 Legearen 13. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.
Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun posibleak ezezagunak direnez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betetzeko, iragarki hau argitaratzen da.
Jakinarazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 5a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.