87. zk., 2020ko maiatzaren 11, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (231 KB - 2 orri.)
- EPUB (226 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1954
EBAZPENA, 2020ko apirilaren 30ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko ekainaren 5eko Aginduaren bidez iragarritako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, baso-bioekonomiako berrikuntza-proiektuetarako dirulaguntzetarako 2019ko ekitaldiko deialdiaren oinarriak onartzen dira.
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko ekainaren 5eko Aginduaren bidez, baso-bioekonomiako berrikuntza-proiektuetarako dirulaguntzetarako 2019ko deialdia egin zen.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren 2019ko abenduaren 11ko Ebazpenaren bidez, lehenago aipatutako aginduan ezarritakoa betez, eskatutako laguntzak adjudikatu dira.
Beraz, ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko ekainaren 5eko Aginduan aurreikusitakoaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Argitara ematea Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko ekainaren 5eko Aginduaren bidez iragarritako dirulaguntzen onuradunen zerrenda, jende guztiak horren berri izan dezan. Agindu horren bidez, baso-bioekonomiako berrikuntza-proiektuetarako dirulaguntzetarako 2019ko ekitaldiko deialdiaren oinarriak onartzen dira.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko apirilaren 30a.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,
PELI MANTEROLA ARTETA.