Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2020ko maiatzaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1925

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 138/2020 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki zuen Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

Ertzaintzaren karrerako funtzionario batek 138/2020 prozedura laburtua jarri zuen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2019ko abenduaren 11ko Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez ezesten baita 2019ko martxoaren 21eko Ebazpenaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa. Ebazpen horrek aldatu egiten du 2019ko martxoaren 10eko Ebazpena, zeinaren bidez argitara eman baitzen Ertzaintzako Ikuskapen Eskalako Herritarren Segurtasuneko ofizialorde kategorian sartzeko hautaketa-prozeduraren behin betiko sailkapen-ordena.

Espediente-zenbakia: AAP 064/2020-IX.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian bertaratu daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2020ko apirilaren 24a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala