83. zk., 2020ko maiatzaren 5a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (197 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1920
EBAZPENA, 2020ko apirilaren 27koa, Kulturako sailburuordearena, ikus-entzunezkoen arloan proiektuen garapenaren aldeko dirulaguntzetarako deialdia egiten duen Aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak ebaluatuko dituen balorazio-batzordearen kideak izendatzen dituena eta batzordearen osaera argitaratzen duena.
Ikusirik Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko martxoaren 4ko Agindua, ikus-entzunezkoen arloan proiektuen garapenaren aldeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.
Kontuan izanda aipatutako aginduaren 10. artikuluak aurkezten diren eskabideak ebaluatzeko balorazio-batzorde bat eratuko dela eta batzorde horren kideak izendatzea eta osaera argitaratzea Kulturako sailburuordearen ebazpen bidez egingo dela adierazten duela.
Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio-batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea.
Balorazio-batzordeak kide hauek izango ditu:
Mahaiburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.
Batzordekideak (lau aditu-profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):
– Tamara García Iglesias andrea.
– Pablo Malo Mozo jauna.
– Arantza Ibarra Basañez andrea.
– Iban del Campo Uribarrena jauna.
Idazkaria: Manu Galarraga Izaguirre jauna, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko apirilaren 27a.
Kulturako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.