76. zk., 2020ko apirilaren 22a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (237 KB - 3 orri.)
- EPUB (268 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1892
EBAZPENA, 2020ko apirilaren 7koa, Kulturako sailburuordearena, 2020ko urtean arte eszenikoetako profesionalen etengabeko prestakuntzarako, arte eszenikoak sustatzeko egitasmoetarako eta Sarea dantza-zirkuitua garatzeko laguntzen modalitateetan arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko emandako laguntzen berri ematen duena.
2020ko urtarrilaren 17an argitaratu zen EHAAn 2020ko urtarrilaren 2ko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duena.
Agindu horren 9.3 artikuluak dioenez, Kulturako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei banakako jakinarazpena egingo ez zaienik.
Horiek horrela izanda, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko urtarrilaren 2ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzak arte eszenikoetako profesionalen etengabeko prestakuntzarako, arte eszenikoak sustatzeko egitasmoetarako eta Sarea dantza-zirkuitua garatzeko laguntzen modalitateetan eta horien guztien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko apirilaren 7a.
Kulturako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.