Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2020ko apirilaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
1887

53/2020 DEKRETUA, apirilaren 14koa, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziari Centro de Desarrollo Empresarial de la Margen Izquierda – Ezkerraldea Enpresak Garatzeko Zentroa SA sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko eta baimena ematen da sozietate horren estatutuetako 5. artikulua aldatzeko.

2019ko urriaren 18an, Ezkerraldea Enpresak Garatzeko Zentroa, S.A. sozietatearen Ezohiko Batzar Orokor eta Unibertsalak sozietatearen kapital soziala handitzea erabaki zuen. Gaur egun 2.542.125,60 eurokoa da kapital hori, eta zati 552.636 akzio ditu, 4,60 euroko balio nominalekoak, akzio guztien balio nominala 5,05 eurora igoz.

SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluak, 2019ko urriaren 29ko bileran, Eusko Jaurlaritzara jotzea erabaki zuen, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuak onartzen dituen abenduaren 22ko 5/2017 Legearen hamahirugarren xedapen gehigarriaren 5. zenbakiaren c) letraren arabera, baimena eman ziezaion SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziari Ezkerraldeko Enpresa Garapenerako Zentroa, S.A. sozietatearen kapitala, guztira 124.343,10 euro ordainduta, hau da, Eragiketa horren ondoren, SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak % 50eko partaidetza izango du enpresa horren kapital sozialean

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuaren 110.1 artikuluan ezartzen denez, enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Gobernu Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da dekretu hori; baina, edonola ere, ematen den egunetik aurrera izango da indarrean.

Kapitala ordezkatzen duten baloreak eskuratzeko baimena ematen duen dekretuan, non eta ez diren doan eskuratzen, nahitaez adieraziko da sozietatearen xedea, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoak eskuratze horretan zuzenean nahiz zeharka izango duen partaidetzaren ehunekoa ere.

Centro de Desarrollo Empresarial de la Margen Izquierda – Ezkerraldea Enpresak Garatzeko Zentroa SA sozietatearen helburu soziala da enpresa-jarduera berriak sortu eta indartu daitezela akuilatu eta sustatzea; horretarako, ekintzaileak atzemango dira, eraikuntzen ustiaketa kudeatuko errentamendu-formulen bidez eta enpresa-izangaiak hautatuko eta horietan ezartzera gonbidatuko. Enpresa horien osagai handi bat berritzailea edo ingurumenari dagokiona izango da, eta enplegua sortuko dute; horretarako, lokalak eta zerbitzuak sustatuko dituzte, berrikuntza eta teknologiaren transferentziaren alde egiteko jarduerak garatuko, ingurumenaren kudeaketa egokia eta lanpostuak sortuko, eta Nerbioi Ezkerraldearen garapen ekonomikoari laguntzeko behar diren jarduera eta zerbitzu oro gauzatuko dira horretarako.

Ondorioz, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren eta Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko apirilaren 14an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziari baimena ematea Ezkerraldea Enpresa Garapenerako Zentroa SA sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko, guztira 124.343,10 euroko zenbatekoan, gehikuntza horren % 50aren baliokidea. Eragiketa horren ondoren, SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak % 50eko partaidetza izango du enpresa horren kapital sozialean.

2. artikulua.– SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren ordezkariei baimena ematen zaie Ezkerraldeko Enpresa Garapenerako Zentroaren (Ezkerraldea Enpresak Garatzeko Zentroa SA) estatutu sozialen aldaketa onartzeko, kapital-gehikuntzaren ondorioz. Aldaketa hori honela idatzita geratuko da:

«Sozietatearen kapitala bi milioi zazpiehun eta laurogeita hamar mila zortziehun eta hamaika euro eta laurogei zentimokoa da (2.790.811,80), honela banatuta: bostehun eta berrogeita hamabi mila seiehun eta hogeita hamasei (552.636), bost euro eta bost zentimoko akzioak (5,05), bakoitza balio nominalekoa, 1etik 552.636ra bitarteko zenbaki korrelatiboekin, biak barne, oso-osorik harpidetuta eta ordainduta».

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko apirilaren 14an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala