72. zk., 2020ko apirilaren 16a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (229 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1858
IRAGARKIA, 2020ko apirilaren 3koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jakinarazten baita emandako dirulaguntza baten zenbatekoa aldatzeko ebazpena (Ekintzaileei laguntzeko 2018ko deialdia).
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak ebazpen bat eman du, zeinaren bidez jakinarazten baita emandako dirulaguntza baten zenbatekoa aldatu dela, ekintzaileentzako laguntzetarako deialdiaren 23. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2018ko irailaren 25ean egindako bileran hartutako erabakiaren bidez onartu zen deialdi hori (2018-10-04ko EHAA).
Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Ebazpen horiek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, berorren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da, bi hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita.
Xede horretarako, jakinarazten da emandako dirulaguntzaren zenbatekoa aldatzen duen ebazpenaren testu osoa interesdunen eskura dagoela Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009, Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatzen den interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko apirilaren 3a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.