72. zk., 2020ko apirilaren 16a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (240 KB - 3 orri.)
- EPUB (310 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
1857
EBAZPENA, 2020ko apirilaren 6koa, Kontrol Ekonomikoko Bulegoko zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Aurrekontuetan jasotzen diren kredituen egoerari buruzko sekziokako eta kapitulukako laburpenak eta kredituetan egin diren aldaketak, 2020ko ekitaldiko lehenengo hiruhilekoari dagozkionak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren eremuaren barruan barne-kontrol ekonomikoaren eta kontabilitatearen erabilera garatzen duen urriaren 31ko 464/1995 Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, erabaki dut argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Aurrekontuetan jasotzen diren kredituen egoerari buruzko sekziokako eta kapitulukako laburpenak eta kredituetan egin diren aldaketak, 2020ko ekitaldiko lehenengo hiruhilekoari dagozkionak; ebazpen honen eranskin gisa eskaintzen dira.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko apirilaren 6a.
Kontrol Ekonomikoko Bulegoko zuzendaria,
FRANCISCO DE JAVIER LOSA ZIGANDA.