Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2020ko apirilaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

GIPUZKOAKO DEKORATZAILEEN ELKARGO OFIZIALA
1844

IRAGARKIA, Gipuzkoako Barne Diseinatzaileen eta Dekoratzaileen Elkargo Ofizialaren estatutuei buruzkoa.

Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantza Sailaren otsailaren 3ko 21/2004 Dekretuaren 38.2 artikuluan xedatutakoa betetze aldera, Gipuzkoako Barne Diseinatzaileen eta Dekoratzaileen Elkargo Ofizialak bere estatutuen testua jendaurrean erakusteko hilabeteko epea ireki du, iragarki hau argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita, kideek zuzenketak aurkez ditzaten. 2019ko ekainaren 20ko ohiko batzar orokorrean onartu zen, hasiera batean, testu hori. Estatutuen testua elkargoko egoitzan azter daiteke, aldez aurretik ikusi nahi dela eskatzen bada; baina, edozein inguruabar dela medio, kideren bat fisikoki bertaratu ezin bada, ikusi nahi duela adierazi eta telematikoki bidaliko zaio.

Donostia / San Sebastián, 2020ko martxoaren 25a.

Gipuzkoako Barne Diseinatzaileen eta Dekoratzaileen Elkargo Ofizialeko dekano-presidentea,

ALFONSO MORENO SALOMÉ.


Azterketa dokumentala