Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2020ko apirilaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1838

AGINDUA, 2020ko otsailaren 27koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Sancho El Sabio Vital Fundazioaren estatutuen 23.1 artikuluan egindako aldaketa.

Ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskaeraren espedientea. Honako aurrekari hauek ditu oinarri:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2019ko abenduaren 20an, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko erregistroan telematikoki sartu zen Fundación Sancho El Sabio Vital Fundazioaren estatutuak aldatzeko eskritura publikoa, zeina 2019ko abenduaren 19an egiletsi baitzen Gasteizko notario Fernando Ramos Alcázar jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 2020).

Bigarrena.– Eskritura publiko horrekin batera, Javier Murua Etxeberriak –fundazioko idazkari gisa, eta lehendakariaren oniritziarekin– 2019ko abenduaren 18an emandako ziurtagiria aurkeztu zen, Patronatuak 2019ko abenduaren 18an egindako bilerarena, zeinean, besteak beste, aho batez onartu baitzen fundazioaren estatutuetako 23. artikulua aldatzea.

Hirugarrena.– 2020ko otsailaren 18ko idazki baten bidez, Fundazioen Erregistroak eskatu zion fundazioari zuzen zitzala aurkitutako akatsak, eta 2020ko otsailaren 18an sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean fundazioak bidalitako dokumentazioa.

Laugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutu-aldaketaren espedientea agindu bidez ematea. Hala aurreikusita dago hiru dekretu hauetan: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatzen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 6.1.m) artikulua; Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Bigarrena.– Espediente honetan, beharrezkoak ziren datu eta agiri guztiak aurkeztu dira, hots, bete egin dira Euskal Autonomia Erkidegoko fundazioen ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 bitarteko artikuluetan eta uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan ezarritako betekizunak (dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen da). Beraz, aplikatu beharreko legezko eta erregelamenduzko manuen arabera aldatu dira estatutuak.

Ikusi dira aipatutako manuak eta aplikagarriak diren gainerako arauak. Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Fundación Sancho El Sabio Vital Fundazioaren estatutuen 23. artikuluaren 1. apartatuan egin den aldaketa –fundazioaren patronatuak 2019ko abenduaren 18an erabakitakoa– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzea, agindu honen data duela, 2019ko abenduaren 19an Gasteizko notario Fernando Ramos Alcázar jaunaren aurrean egiletsitako eskritura publikoaren zehaztapenekin bat etorriz (protokolo-zenbakia: 2020).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 27a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala