69. zk., 2020ko apirilaren 8a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (198 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
HEZKUNTZA SAILA
1836
AGINDUA, 2020ko martxoaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Epaimahaietako eta Batzorde Barematzaileetako kideak hautatzeko zozketa atzeratzen duena, sailburu horren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitutako Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozeduretan, baita aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzekoan ere.
Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautaketa-prozedurak deitu ziren, baita espezialitate berriak eskuratzeko ere. Hogei egun naturaleko epea eman zen eskabideak aurkezteko, 2020ko otsailaren 28tik martxoaren 18ra bitartean.
Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak alarma egoera ezarri du COVID-19 koronabirusak eragindako osasun larrialdiko egoerari aurre egiteko. Eta bere hirugarren xedapen gehigarriak ekarri du adierazitako prozeduretarako ezarritako eskabideak aurkezteko epeak etetea.
Egoera horren ondorioz, 2020ko apirilaren 3rako aurreikusita zegoen zozketa egiteko data atzeratu behar da; data hori 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren 5.2.2 eta 5.4 oinarrietan adierazita zegoen, epaimahaietako eta batzorde barematzaileetako kideak hautatzeko.
Beraz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren 5.2.2 eta 5.4 oinarrietan aurreikusitako zozketa atzeratzea. Zozketa horren bidez hautatuko dira Epaimahaietako eta Batzorde Barematzaileetako kideak Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduretan, baita aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzekoan ere.
Bigarrena.– Alarma-egoera amaitu ondoren, zozketa egiteko data berria zehaztuko da Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpen baten bidez.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 30a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.