Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2020ko apirilaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OSASUN SAILA
1832

AGINDUA, 2020ko martxoaren 30ekoa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2020ko otsailaren 10eko Agindua; agindu horren bidez arautzen da farmazia-industriako delegatuen eta produktu eta teknologia sanitarioen fabrikatzaile, banatzaile edo merkaturatzaileen ordezkarien bisita medikoa Euskadiko Osasun Sistemako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 271/2008 Dekretuaren 18.2 c) artikuluan xedatutakoaren arabera, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Gisa horretako akatsak atzeman dira Osasuneko sailburuaren 2020ko otsailaren 10eko Aginduan (2020ko otsailaren 27ko EHAA, 40. zk.), zeinaren bidez arautzen baita farmazia-industriako delegatuen eta produktu eta teknologia sanitarioen fabrikatzaile, banatzaile edo merkaturatzaileen ordezkarien bisita medikoa Euskadiko Osasun Sistemako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan. Horrenbestez, zuzendu egiten da.

6.2 artikuluan, 2020/1162 (6/9) eta 2020/1162 orrialdeetan (9/7),

Hau dio:

«2.– Aplikatzekoa den araudiak ezartzen dituen baldintzak bete beharko dituzte ordezkari horiek aurkezten dituzten produktu eta teknologia sanitarioek, eta, produktuen publizitateari eta sustapenari dagokienez, Publizitateari buruzko azaroaren 11ko 34/1988 Lege Orokorrean, apirilaren 25eko 14/1986 Legearen 27. eta 102. artikuluetan eta uztailaren 26ko 29/2006 Legean ezarritako printzipio orokorren bidez arautuko dira.»

Baina hau esan behar du:

«2.– Aplikatzekoa den araudiak ezartzen dituen baldintzak bete beharko dituzte ordezkari horiek aurkezten dituzten produktu eta teknologia sanitarioek, eta, produktuen publizitateari eta sustapenari dagokienez, Publizitateari buruzko azaroaren 11ko 34/1988 Lege Orokorrean, apirilaren 25eko 14/1986 Legearen 27. eta 102. artikuluetan eta uztailaren 24ko 1/2015 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritako printzipio orokorren bidez arautuko dira.»

Lehenengo xedapen gehigarrian, 2020/1162 (9/8) orrialdean,

hau dio:

«Farmazia-laborategiek, mediku-bisitarien lanbide-elkarteek eta osasun-produktuen edo -teknologien fabrikatzaileek, banatzaileek edo merkaturatzaileek lankidetzan jardun ahal izango dute Osakidetzako arduradunek beren profesionalei zuzendutako prestakuntza- eta irakaskuntza-programak egiteko planifikatutako testuinguruan.

Profesional sanitarioei zuzendutako prestakuntza- eta irakaskuntza-programak hitzartu ahalko dituzte farmazia-laborategiek, mediku-bisitarien elkarte profesionalek eta produktu edo teknologia sanitarioen fabrikatzaileek, banatzaileek edo merkaturatzaileek.

Prestakuntza-programa horiek, dena den, ez dira bisita medikotzat hartuko.»

Baina hau esan behar du:

«Farmazia-laborategiek, mediku-bisitarien lanbide-elkarteek eta osasun-produktuen edo -teknologien fabrikatzaileek, banatzaileek edo merkaturatzaileek lankidetzan jardun ahal izango dute Osakidetzako arduradunek beren profesionalei zuzendutako prestakuntza- eta irakaskuntza-programak egiteko planifikatutako testuinguruan.

Prestakuntza-programa horiek, dena den, ez dira bisita medikotzat hartuko.»

Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 30a.

Osasuneko sailburua,

MIREN NEKANE MURGA EIZAGAECHEVARRIA.


Azterketa dokumentala