68. zk., 2020ko apirilaren 7a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (196 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1831
EDIKTUA, 874/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Donostiako Merkataritza arloko 1 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Merkataritza Unitate Prozesala.
Judizioa: 874/2019 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Azucena Merino Temiño.
Abokatua: Ivan Metola Rodriguez.
Demandatua: Air Arabia.
Gaia: hitzezko judizioa.
Judizio horretan, epaia eman da 2020-01-02an. Hona hemen epaitza:
EPAITZA
Baiesten dut Azucena Merino Temiño andreak Air Arabia-ren aurka jarri duen demanda eta, ondorioz, demandatua kondenatzen dut 258,85 euro ordaintzera, baita ezarritakoaren arabera bidezkoak diren legezko interesak ere.
Demandatua kondenatzen dut prozedura honen ondoriozko kostuak ordaintzera.
Ebazpen hau irmoa da, PZLaren 455. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Air Arabia demandatuaren gaur egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).
Ebazpen horren aurka ezingo du errekurtsorik jarri demandatu auzi-iheslariak.
Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.
Donostia / San Sebastián, 2020ko martxoaren 6a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.