68. zk., 2020ko apirilaren 7a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (194 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1826
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasun gabeko 262/2019 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasun gabeko 262/2019 prozedura.
Gaia.
Demandatzailearen prokuradorea: Carlos Salgado Nuñez.
Judizio horretan epaia eman da 2020-03-05ean. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari.
Ignacio Elia Perez Benitez demandatuaren gaur egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den eran.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.
Bilbao, 2020ko martxoaren 6a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.