Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2020ko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1821

AGINDUA, 2020ko martxoaren 17koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bermeoko (Bizkaia) «Sagrado Corazón» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Bermeoko (Bizkaia) «Sagrado Corazón» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren entitate titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez Haur Hezkuntzako 1. zikloko bi urtetik hiru urtera bitarteko haurrentzako unitate bat, urtebetetik bi urtera bitarteko haurrentzat unitate bihurtzeko baimena eskatzen duen.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira eta indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio.

Arau hauek ikusi dira: Apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena (martxoaren 12ko BOE); azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan) indarrean iraunarazten dituena (azaroaren 19ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitate baten erabilera aldatzeko, 2020-2021 ikasturtetik aurrera.

Kode-zenbakiak: 48001427 eta 014602.

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Sagrado Corazón».

Titularra: Bilboko Elizbarrutia.

Helbidea: Matxitxako bidea, 4.

Udalerria: Bermeo.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena: Haur Hezkuntzako 1. zikloko bi urtetik hiru urtera bitarteko haurrentzako unitate bat, urtebetetik bi urtera bitarteko haurrentzat unitate bihurtzea.

Ikastetxearen osaera:

1.– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 8 unitate, honelako edukierakoak:

a) unitate 1 urtebetetik beherako ikasleentzat, 8 ikaspostuko edukierakoa.

b) 4 unitate urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.

c) 3 unitate bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.

2.– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 9 unitate, 204 ikaspostu.

3.– Lehen Hezkuntza: 17 unitate, 425 ikaspostu.

4.– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 9 unitate, 270 ikaspostu.

5.– Hezkuntza Berezia: 4 gela ireki.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako irakaskuntzak emateko irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honen bidez emandako baimenak ez dakar hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 17a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala