67. zk., 2020ko apirilaren 6a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (193 KB - 1 orri.)
- EPUB (189 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1816
EDIKTUA, 694/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia – Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 694/2019 hitzezko judizioa.
Gaia: hitzezko judizioa.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Oscar Escaño Elorza.
Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2020-01-14an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Reformas Alavesas Jesus Moreno demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, eta Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta oso-osorik ezagutu ahal izango du bertan.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 4a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.