Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2020ko apirilaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1815

EDIKTUA, 1448/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: 1448/2019 hitzezko judizioa.

Nik, Yolanda Mendia Rodriguezek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko (Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila) Justizia Administrazioaren letraduak.

Jakinarazten dut judizio horretan epaia eman dela martxoaren 3an, eta horren bidez prozesuari amaiera eman zaiola. Hona hemen epaiaren goiburua eta xedapenak, hitzez hitz:

Ikusi dira 1448/2019 hitzezko judizioaren autoak, zenbateko bat erreklamatzeari buruzkoak. Epaitegi honetan bideratu dira autook, «Hoist Finance Spain, S.L.» sozietateak eskatuta, Aja prokuradoreak ordezkatuta eta Remón letraduak lagunduta, auzi-ihesean den Nestor Javier Salazar Rojas jaunaren aurka.

EPAITZA

Funtsean baiesten dut diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz epaitegi honetan bideratu den hitzezko judizioaren demanda. Aja prokuradoreak aurkeztu zuen demanda, «Hoist Finance Spain, S.L.» sozietatearen izenean eta haren ordezkari gisa, eta Remón letraduak lagunduta, auzi-ihesean den Nestor Javier Salazar Rojas jaunaren aurka.

Nestor Javier Salazar Rojas jauna kondenatzen dut 4.603,53 euro ordaintzera «Hoist Finance Spain, S.L.» sozietateari.

Zenbateko horrek PZLren 576. artikuluan ezartzen diren interesak sortuko ditu.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot berariaz.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den eran.

Nestor Javier Salazar demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 3a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala