67. zk., 2020ko apirilaren 6a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (194 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1812
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko adostasunik gabeko 557/2019 prozeduraren ondoriozkoa.
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia) – Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko adostasunik gabeko 557/2019 prozedura.
Gaia.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Aitor Suarez Fernandez.
Aipatutako judizioan, honako hau erabaki da:
– Daviti Gogoberidze-ri ediktu bidez jakinaraztea 2020-03-11n prozesu horretan emandako Epaia, zeinaren kopia eskuragarri baitu bulego judizial honetan, eta oso-osorik ezagutu ahal izango du bertan.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Aipatutako pertsonaren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jakinarazteko eginbidea gauzatzeko.
Barakaldo, 2020ko martxoaren 11.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.