Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2020ko apirilaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1809

AGINDUA, 2020ko martxoaren 18koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez agindu honen huts-zuzenketa egiten baita: Agindua, 2019-2020 ikasturtean itundu beharreko taldeak zehazteari buruzko 2016ko apirilaren 27ko Aginduaren 17. eta 18. artikuluetan ezarritako itunen ofiziozko aldaketa ebazten duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 271/2008 Dekretuaren 18.2 c) artikuluan xedatutakoaren arabera, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira Hezkuntzako sailburuaren 2020ko urtarrilaren 15eko Aginduaren Eranskinean. Agindu horren bidez, 2019-2020 ikasturtean itundu beharreko taldeak zehazteari buruzko 2016ko apirilaren 27ko Aginduaren 17. eta 18. artikuluetan aurreikusitako itunen ofiziozko aldaketa ebatzi zen (2020ko otsailaren 11ko EHAA, 28. zk.). Horrenbestez, hutsak zuzenduko dira, ikastetxeei dagokienez eranskinean behar diren aldaketak eginez.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 18a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala