67. zk., 2020ko apirilaren 6a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (358 KB - 12 orri.)
- EPUB (491 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1808
AGINDUA, 2020ko martxoaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita 2020-2021eko eta 2021-2022ko ikasturteetarako planifikazioa aldatzea eta itun berrien izenpetzea.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko apirilaren 27ko Aginduaren bidez, deialdia egin zen 2016-2017 eta 2021-2022 bitarteko ikasturteetarako hezkuntza-itunak berritzeko eta berriak izenpetzeko, eta 2016-2017 ikasturtean itundu beharreko taldeak zehazteko.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2019ko urriaren 7ko Ebazpenaren bidez, 2020-2021eko eta 2021-2022ko ikasturteetako planifikazioa aldatzeko eta itun berriak egiteko eskabideak aurkezteko epea ireki zen.
Ikastetxeek aurkeztutako eskabideak aztertu eta irakaskuntza ezberdinetan proposamenak egin ostean, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– 2020-2021eko eta 2021-2022ko ikasturteetarako itunpeko ikastetxeek duten planifikazioaren aldaketa onartzea, hezkuntza-maila bakoitzeko talde kopurua zehaztuta, I. eranskinaren arabera.
2. artikulua.– Agindu honen II. eranskinean azaltzen diren ikastetxeei 2020-2021eko eta 2021-2022ko ikasturteetarako planifikazioa onartzea, hezkuntza-maila bakoitzeko talde kopurua zehaztuta.
3. artikulua.– Agindu honen III. eranskinean azaltzen diren ikastetxeei hezkuntza-ituna ukatzea. Eranskinean bertan azaltzen dira erabaki hori hartzeko arrazoiak.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete EAEko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 13a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.