67. zk., 2020ko apirilaren 6a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (235 KB - 2 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1805
AGINDUA, 2020ko otsailaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Leioako (Bizkaia) «Betiko Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Leioako (Bizkaia) «Betiko Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren entitate titularrak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez instalazioak aldatzeko, Haur Hezkuntza irakasteko erabiltzen diren espazioak birbanatzeko eta Haur Hezkuntzako 1. zikloko urtebetez azpiko haurrentzako unitate bat bi urtetik hiru urtera bitarteko haurrentzako unitate bihurtzeko baimena eskatzen duen.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedurari jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena (martxoaren 12ko BOE); azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan) indarrean iraunarazten dituena (azaroaren 19ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio, 2019-2020 ikasturtetik aurrera, instalazioak aldatzeko, Haur Hezkuntza irakasteko erabiltzen diren espazioak birbanatzeko eta Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitate baten erabilera aldatzeko:
Kode zenbakiak: 48011676 eta 015064.
Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: «Betiko Ikastola».
Titularra: Betiko Ikastola Kooperatiba Elkartea.
Helbidea: Artatza auzoa, 84.
Udalerria: Leioa.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimena: Haur Hezkuntzako 1. zikloko urtebetez azpiko haurrentzako unitate bat, bi urtetik hiru urtera bitarteko haurrentzako unitate bihurtzea.
Ikastetxearen osaera:
– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 8 unitate, honelako edukierakoak:
• 2 unitate, urtebetez azpiko haurrentzat, bakoitza 8 ikaspostuko edukierakoa.
• 3 unitate, urtebetetik bi urtera bitarteko haurrentzat; bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.
• 3 unitate bi urtetik hiru urtera bitarteko haurrentzat, bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.
– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 150 ikaspostu.
– Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostu.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 240 ikaspostu.
– Hezkuntza Berezia: 2 gela ireki.
2. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikingintzaren Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 25a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.