Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2020ko apirilaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
HEZKUNTZA SAILA
1803

AGINDUA, 2020ko martxoaren 13koa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena eta Hezkuntza sailburuarena. Haren bitartez, «San Viator» titulartasun pribatuko ikastetxeari baimena ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoan titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako Ikastetxe integratua izateko.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1998ko ekainaren 16ko Aginduaren bidez baimena ematen zaie Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako ikastetxe pribatuei, erdi- edo goi-mailako lanbide heziketako prestakuntza zikloak emateko (1998ko uztailaren 3ko EHAA).

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1998ko uztailaren 29ko Aginduak zehazten ditu Lanbide Heziketako Euskal Planak aurreikusten duen Lanbide Heziketako ikastetxe integralen sarean parte hartuko duten ikastetxeak (1998ko abuztuaren 13ko EHAA). Horien artean Marcelo Gangoiti ikastetxea aurkitzen da.

Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Lanbide Heziketako 3 sistemak bateratzeko oinarria jarri zuen: Hezkuntza-sistemaren Lanbide Heziketa, lanerako Lanbide Heziketa eta etengabeko prestakuntza, azken bi hauek enplegurako Lanbide Heziketaren sisteman txertatuta.

Bateratzeko baliabide berri gisa, legearen 11. artikuluan aurreikusten du Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak sortzea. Ikastetxe integratuak tituluak eta profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko heziketa-eskaintza guztiak eskaintzen dituzten ikastetxeak dira, administrazioek dituzten eskumenen eremuan sortu eta baimendu ditzaketenak, betiere, legeak ezartzen dituen baldintza eta betekizunekin.

Lanbide Heziketako ikastetxe integratuen oinarrizko baldintzak arautzen dituen abenduaren 23ko 1558/2005 Errege Dekretuak garatzen du Kualifkazioen eta Lanbide Heziketaren ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak 11. artikuluan ezarritakoa, eta 5. eta 6. Artikuluan, hurrenez hurren, zehazten ditu ikastetxe integratuen xedeak eta funtzioak.

Profesionaltasun-ziurtagiriak arautzen dituen urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuaren 12. artikuluan ezartzen da zer ikastetxek eman ditzaketen ziurtagiriei lotutako prestakuntza-ekintzak, 2.a) puntuan beren-beregi aipatuta puntuan Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak arautzen dituen apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuak ezartzen ditu Lanbide Heziketako ikastetxe integratuek bete behar dituzten baldintzak eta 8.artikuluan xedatzen du hezkuntzaren eta enpleguaren alorrean eskumena duten sailek baimen ditzaketela, batera emango duten agindu baten bidez, eta ikastetxe pribatuaren titularrak eskatuta, Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu integratuak, dekretu honetan eta aplikagarri diren arauetan ezarritako baldintzen arabera.

Bigarren Hezkuntzako San Viator Ikastetxe pribatuaren eskariz, Lanbide Heziketako Ikastetxe integratua izateko baimen-espedienteari hasiera eman zaio. Espedientea izapidetuta, eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren eta Hezkuntzako sailburuaren 2017ko martxoaren 14ko Aginduak, Euskal Autonomia Erkidegoan titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxeko ikastetxe integratuak baimentzekoa, ezartzen dituen baldintzak baieztatu eta egiaztatu ondoren,

XEDATZEN DUGU:

1. artikulua.– Titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua baimentzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak arautzen dituen apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 8. artikuluak ezartzen duenaren arabera, San Viator bigarren hezkuntzako ikastetxe pribatua Lanbide Heziketako ikastetxe integratua bilakatzen da, honako datu hauekin:

a) Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.

b) Izen espezifikoa: «San Viator».

c) Kode zenbakia: 48007818.

d) Titularra: «Fundación Canónica Autónoma Escuelas Católicas Marcelo Gangoiti».

e) Helbidea: San Cristobal, 2.

f) Herria: La Baluga.

g) Udalerria: Sopuerta.

h) Lurralde historikoa: Bizkaia.

«San Viator» titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua, hasierako lanbide heziketaren irakaskuntzei dagokienez, Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publiko integratu bati atxikituko zaio.

2. artikulua.– Heziketa eskaintza eta ikasleak.

1.– Ikastetxeak bere prestakuntza-jardueretan sartuko dituen irakaskuntzak hauek izango dira: hasierako lanbide heziketari dagozkionak, enplegua hobetzeko ekintzei dagozkienak, eta bizialdi osoko irakaskuntzari dagozkionak, lanean dabilen langileriarentzat direnak. Jarduera hauek lan-ingurunearen premiei erantzun behar diete, betiere sailen eta organo eskudunen baimena izanik.

2.– Apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 2. artikuluaren 3. puntuan adierazitakoaren arabera, Lanbide Heziketako ikastetxe integratuek, baimenduta dituzten lanbide-familia edo -arloei dagozkien prestakuntza-eskaintzaz gain, lanbide-informazio eta -orientazioko zerbitzuak ere eskainiko dituzte, eta, hala badagokio, berariazko araudian zehazten denaren arabera, baita beste ikaskuntza ez formal batzuen bidez edo lan-eskarmentuaren bidez –kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren sistema nazionalaren esparruan– lortutako gaitasuna ebaluatzeko zerbitzuak eta kalitatezko prestakuntza, enplegagarritasuna, berrikuntza eta ekintzailetza sustatzen duten beste zerbitzu batzuk ere.

3. artikulua.– Hezkuntza administrazioak baimendutako irakaskuntzak.

1.– Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa.

a) «Administrazio-kudeaketa», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

b) «Administrazioa eta finantzak», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2.– Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina.

a) «Merkataritza-zerbitzuak», oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

3.– Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika.

a) «Elektrizitatea eta elektronika», oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

b) «Instalazio elektrikoak eta automatikoak», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

c) «Sistema elektrotekniko eta automatizatuak», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

4.– Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa.

a) «Elementu metalikoen fabrikazioa», oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

b) «Mekanizazioa», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

c) «Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa». Edukiera: ziklo 1.

5.– Lanbide-arloa: Gizarte- eta kultura-zerbitzuak.

a) «Haur hezkuntza», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

6.– Lanbide-arloa: Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak.

a) «Ibilgailuen mantentze-lanak», oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

b) «Karrozeria», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

c) «Ibilgailu automobilen elektromekanika», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

d) «Automozioa», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

4. artikulua.– Lanbide-administrazioak baimendutako irakaskuntzak.

1.– Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa.

a) «Administrazio-zerbitzuetako eta zerbitzu orokorretako eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

2.– Lanbide-arloa: Nekazaritza.

a) «Mintegi, lorategi eta lorazaintza-zentroetako jarduera osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

3.– Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina.

a) «Biltegiko jarduera lagungarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Merkataritzako jarduera lagungarriak», profesionaltasun ziurtagiria.

c) «Salmenta-jarduerak», profesionaltasun-ziurtagiria.

4.– Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika.

a) «Eraikinetan telekomunikazio-azpiegiturak muntatzea eta mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Behe-tentsioko instalazio elektrikoak muntatzea eta mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

c) «Eraikinetan instalazio elektroteknikoak eta telekomunikazioetakoak muntatzeko eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

d) «Ekipo elektriko eta elektronikoen muntatzeko eta mantentzeko lanetako eragiketa lagungarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

5.– Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa.

a) «Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Fabrikazio mekanikoko eragiketa osagarriak», profesionaltasun ziurtagiria.

c) «Elektrodo estalizko eta tig bidezko soldadura», profesionaltasun-ziurtagiria.

d) «Oxigas bidezko soldadura eta mig/mag bidezko soldadura», profesionaltasun-ziurtagiria.

6.– Lanbide-arloa: Gizarte eta kultura zerbitzuak.

a) «Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-arreta ematea», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Pertsonei etxean gizarte eta osasun-arreta ematea», profesionaltasun-ziurtagiria.

7.– Lanbide-arloa: Garraioa eta ibilgailuen mantentze lanak.

a) «Ibilgailuen karrozeriaren egiturazkoak ez diren elementuak mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Ibilgailuen sistema elektrikoen eta elektronikoen mantentze-lanak», profesionaltasun-ziurtagiria.

c) «Motorraren eta horren sistema osagarrien mantentze-lanak», profesionaltasun-ziurtagiria.

d) «Ibilgailuen karrozeria mantentzeko eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

e) «Ibilgailuen elektromekanikako mantentze-eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

f) «Ibilgailuen pintura», profesionaltasun-ziurtagiria.

5. artikulua.– Gobernu-partaidetza eta koordinazio-organoak.

1.– Titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako Ikastetxe integratuak, gutxienez, pertsona bakarreko gobernu-organo hauek izango ditu: zuzendaria, ikasketa-burua eta idazkaria.

2.– Era berean kide anitzeko partaidetza-organo hauek izango ditu: gizarte kontseilua eta irakasleen klaustroa.

6. artikulua.– Aldatzea edo baliogabetzea.

Baimena aldatzeko edo baliogabetzeko, apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 8.5 artikuluan eta 2017ko martxoaren 14ko Aginduaren 10. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.

XEDAPEN GEHIGARRIA.– Gizarte kontseilua eratzea.

Irakasleen klaustroa eratu ondoren, ikastetxearen Zuzendaritzaren ekimenez, Gizarte kontseilua osatu eta martxan jartzeko behar diren jarduera guztiak egin beharko dira Ikastetxea Integratua izan eta gehienez urtebeteko epean.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Ondorioak.

Agindu hau indarrean jarriko da 2020-2021 ikasturte hasieran.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari edo Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien salan bi hileko epean. Errekurtsoak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 13a.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala