Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2020ko apirilaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1799

AGINDUA, 2020ko martxoaren 11koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ematen baita Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitateko 2019ko Ikerkuntzako Euskadi Saria.

Hezkuntzako sailburuaren abenduaren 5eko 261/2017 Dekretuak Ikerkuntzako Euskadi Saria arautzen du, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz, eta Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitateko Ikerkuntzako Euskadi Sariaren deialdia egiten du.

Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 24ko Aginduak Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitateko 2019ko Ikerkuntzako Euskadi Sarirako Epaimahaia izendatzen du.

Ikerkuntzako Euskadi Saria arautzen duen abenduaren 5eko 261/2017 Dekretuak 10. artikuluan («Esleitzeko prozedura») xedatutakoa betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Joseba Agirreazkuenaga Zigorraga irakasleari ematea Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitateko 2019ko Ikerkuntzako Euskadi Saria.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 11.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala