Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2020ko apirilaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1785

EDIKTUA, 1228/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala Zibila.

Judizioa: 1228/2019 hitzezko judizioa.

Nik, Yolanda Mendia Rodriguezek, Justizia Administrazioaren letraduak, honako hau jakinarazten dut:

Judizio horretan, epaia eman da 2020ko urtarrilaren 7an. Hona hemen goiburua eta xedapena, hitzez hitz:

Ikusi dira, diru-zenbateko bat erreklamatzeko, epaitegi honetan bideratu den 1228/19 hitzezko judizioaren autoak; prozedura, Michal Lukasz Imiolek-ek eskatu du, «Medius Collection SL» sozietatea ordezkatuz, auzi-ihesean den Iván Moreno Fernández de Lecetaren aurka.

EPAITZA

Zati batean baiesten dut diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruzko hitzezko judizioaren demanda, Michal Lukasz Imiolek-ek eskatu duena, «Medius Collection SL» sozietatea ordezkatuz, auzi-ihesean den Iván Moreno Fernández de Lecetaren aurka. Eta, ondorioz,

Iván Moreno Fernández de Leceta kondenatzen dut 112,46 euro ordaintzera «Medius Collection SL» sozietateari; PZLren 576. artikuluan ezartzen diren interesen kalterik gabe, epaia betearazi behar bada.

Kostuak ez zaizkio ezartzen inori.

Ivan Moreno Fernandez de Leceta demandatuaren gaur egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 6a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala