Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2020ko apirilaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1784

EDIKTUA, 1222/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: 1222/2019 hitzezko judizioa.

Yolanda Mendía Rodríguezek, Justizia Administrazioaren letraduak, honako hau jakinarazten du:

Judizio horretan, epaia eman da 2020ko martxoaren 5ean. Hona hemen goiburua eta xedapena, hitzez hitz:

Ikusi dira, diru-zenbateko bat erreklamatzeko, epaitegi honetan bideratu den 1222/2019 hitzezko judizioaren autoak; prozedura, Michal Lukasz Imiolek-ek eskatu du, «Medius Collection SL» sozietatea ordezkatuz, auzi-ihesean den Paula Zamora Verdejoren aurka.

EPAITZA

Zati batean baiesten dut diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruzko hitzezko judizioaren demanda, Michal Lukasz Imiolek-ek eskatu duena, «Medius Collection SL» sozietatea ordezkatuz, auzi-ihesean den Paula Zamora Verdejoren aurka. Eta, ondorioz,

Paula Zamora Verdejo kondenatzen dut 1.381,08 euro ordaintzera «Medius Collection SL» sozietateari; PZLren 576. artikuluan ezartzen diren interesen kalterik gabe, epaia betearazi behar bada.

Kostuak ez zaizkio ezartzen inori.

Paula Zamora Verdejo demandatuaren gaur egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).

Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean, oso-osorik haren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala