65. zk., 2020ko apirilaren 2a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (194 KB - 1 orri.)
- EPUB (189 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1783
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko adostasunik gabeko 148/2019 prozeduraren ondoriozkoa.
Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurrietarako adostasunik gabeko 148/2019 prozedura.
Gaia: gurasoen eta seme-alaben arteko neurriak.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Maria Jesus Ronda Garcia.
Judizio horretan, epaia eman zen 2020-03-10ean, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Omar Ruiz Espinoza demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Eibar, 2020ko martxoaren 11.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.