65. zk., 2020ko apirilaren 2a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (185 KB - 1 orri.)
- EPUB (189 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1782
EDIKTUA, delitu arinen gaineko 1535/2019 judizioaren ondoriozkoa.
Nik, Esther de la Cruz Gonzalez Donostiako Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegia – Zigor-Arloko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren Letradua naizen honek, fede ematen dut:
Delitu arinen gaineko 1535/2019 judizioan, 2020-03-09an, epaia eman duela Julian Garcia Marcos jaunak, epaitegi honetako magistratuak.
Jarraian zehazten den pertsona lokalizatu ez denez, ediktu honen bidez jakinarazten zaio.
Jakinarazpena nori zuzentzen zaion:
Jose Amenabar Garcia.
Ezagutzera ematen zaio ezen aipatutako ebazpenaren aurka apelazioko errekurtsoa jarri ahal izango duela Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, bost eguneko epean. Errekurtsoa epaitegi honetan aurkeztu beharko du.
Ebazpena osorik ezagutzeko, organo honen bulegora joan behar du.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau egiten dut, Donostian, bi mila eta hogeiko martxoaren bederatzian.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.