65. zk., 2020ko apirilaren 2a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (185 KB - 1 orri.)
- EPUB (189 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1780
EDIKTUA, diru-kopuru bat erreklamatzeko 396/2019 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia – Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Juizioa: 396/2019 prozedura arrunta.
Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Rosa Alday Mendizabal.
Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2019-12-16an eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Maria Pilar del Amo Lopez demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta oso-osorik ezagutu ahal izango du bertan.
Barakaldo (Bizkaia), 2020ko otsailaren 13a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.