Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2020ko apirilaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
1778

EBAZPENA, 2020ko otsailaren 19koa, Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordearena, Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordearen osaera aldatzen duena.

2007ko maiatzaren 22ko 88/2007 Dekretuaren bidez (ekainaren 13ko EHAA, 113. zenbakia), Sendagaien Ebaluazio- eta Informazio-Batzordeen Sarea eratu zen; sare horren barruan dago, hain zuzen ere, Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordea.

Osasuneko sailburuordearen 2007ko urriaren 9ko Ebazpenaren bidez (azaroaren 23ko EHAA, 226. zenbakia), Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordearen kideak izendatu ziren.

Batzorde horren osaeran aldaketa batzuk gertatu direnez, 88/2007 Dekretuaren 5. artikuluarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– M.ª Teresa Callén Blecua andrea –Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean lizentziatua eta Pediatria espezialista– Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordeko kide kargutik kentzea.

Bigarrena.– Andere Egireun Rodríguez andrea –Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean lizentziatua eta Pediatria espezialista– Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordeko kide izendatzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 19a.

Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordea,

FÁTIMA ANSOTEGUI ELORDI.


Azterketa dokumentala