Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2020ko apirilaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1776

EBAZPENA, 2020ko otsailaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez 2019-2020 ikasturterako dirulaguntzak ematen baitzaizkie zero eta hiru urte bitarteko haurrentzako eskolen titular diren tokiko korporazioei.

2019ko abenduaren 27ko EHAAn argitaratu zen Hezkuntzako sailburuaren 2019ko azaroaren 13ko Agindua, 3 urtetik beherako umeak atenditzen dituzten udal-eskolentzako 2019-2020 ikasturterako dirulaguntzak eskuratzeko baldintzak arautzen duena.

Aipatu aginduaren 11.1 artikuluarekin bat etorriaz, Hezkuntzako sailburuaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei jakinarazpen indibidulizatua egingo ez zaienik.

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntzako sailburuaren 2019ko azaroaren 13ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta haien onuradunak jakinaraztea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 21a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN MAITE ALONSO ARANA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala